XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

¡Anai maite! (edo arreba, aizpa maite,) Jaungoiko guziz Altsuagana bidaltzen zaitut, eta egin zindubanaren eskutan jartzen; Adanen ondorengo bezela ordaindu bear dezun zorra eriyotzaren bidez kitotu-ta lurraz egin zinduban Jaunagana berriz biyurtu zaitean.

Zure arima gorputzatikan irteten danean Aingeru-Saill aundi-ederr-zoragarriya bidera irten bedi; danen kontu-artzailleak diran Apostolu-Samalda zu artzera betorr; Odol-emaillien talde garailariya, zuriz jantzirik bidean jarri bedi; Aitorle-Saill dirdiratzailleak (1) resplandeciente, liliyak (2) lirios eskuban, inguratu zaitzatela; Nesk-autsikabe-garbi taldeak kantari artu zaitzatela; ta Aitorr zintzoen arteko pake gozoan sartu zaite; Jesus-en arpegi gozo-atsegin-pozkidagarriya zure begiyen aurrean agertu bedi, ta Beretarren artean toki eman begizu; deabrutegiko izugarrizkeriyak ikutu etzaitzatela, ez ango garretan daudenen ortz-karraskak, ez eta zoritxarreko ayek izaten dituzten neke-oiñazeak.

Zu ikustean, Satanas itxus-itxusiya ta bere mendeko guztiyak atzera bijoaz; Aingeruz inguraturikan zoazela somatzean, dardaraz jarri-ta ondar-gabeko leze illun-nazkagarri-iraunkorr-ikaragarrira amilka (...).